Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sari banaketarekin eta ondorengo antzezlanarekin hasi zen atzo Euskararen Astea, eta datozen egunetan ere hainbat emanaldi izango dira herrian. Gaur, esaterako, Xirrikituak zabaltzen dokumentala botako dute Aita Mariko zine aretoan, 19:00etan.
Zumaiako Udalak eta Ahotsak ekimenak elkarlanean ekoitzitako ikus-entzunezkoa da Xirrikituak zabaltzen, eta 1940 eta 1980 urte arteko Zumaiako euskararen historia soziala aztertzen du.