Gabon garaian komertzioen eta tabernen erakusleihoak dotoretzea bultzatu nahian, Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak erakusleiho lehiaketa antolatu du aurten ere.
Lehiaketan parte parte hartu nahi duten establezimenduek aurrez izena eman beharko dute Gerturen 638 00 45 76 sakelako telefonora deituta edo WhatsApp bidez mezua bidalita. Posta elektronikoaren bidez ere izena emateko aukera izango da zumaiaelkartea@gmail.com helbidera idatzita. Izena emateko azken eguna abenduaren 9a izango da.
Parte hartuko dutenen erakusleihoa abenduaren 10rako prest egon beharko du eta ezingo du dekorazioa aldatu abenduaren 26a baino lehen.
Epaimahaia, erakusleihoetan eta visual merchandising-ean aditua den profesional bat izango da, eta bost sari emango ditu. Irabazleak 300 euroko balioa duen erosketa txartela jasoko du, eta 100na euro jasoko dituzte ondorengo kategoriatan onenak direnek: originalenak, koloretsuenak, ondoen argiztatutakoak eta Gabonak egokien islatzen dituenak.