Erkiberen hitzaldi zikloaren hurrengo saioan, osasun mentala eta berrikuntza zientifikoak hizketagai

Maria Maya Manterola 2024ko abe. 1a, 12:00

Gurutz Linazasoro. (Gipuzkoako Poliklinika)

Buru osasunaren inguruko hitzaldi zikloa antolatu du Erkibek udazkenerako, eta Javier Elkarte neuropsikologoaren solasaldiaren ondoren, berrikuntza zientifikoez eta osasun mentalaz arituko dira bigarren saioan. Asteazkenean izango da, 18:30ean.

Erkibek antolatutako hitzaldi zikloaren barruko bigarren saioa izango da asteazkenean, abenduaren 4an. Gurutz Linazasorok Osasun mentala gizarte nahasi batean. Ondare zaila gure gazteentzat saioa eskainiko du, 18:30etik aurrera, Oxford aretoan.

Parkinson gaixotasunean eta gaixotasun neurodegeneratiboetan espezializatutako neurologoa da Linazasoro, eta Gipuzkoako Poliklinikako Alzheimer eta Parkinsonerako Terapia Aurreratuen Programaren zuzendaria eta Vivebiotecheko presidente exekutiboa ere bai. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide