Zumaiako Musika Bandak Santa Zezilia eguneko kontzertua eskaini du

Mireia Galarza Bastida

Zumaiena ikastetxean eskaini zuten atzokoan emanaldia, eta hainbat herritar gerturatu zen kontzertua ikusteko asmoz.

Santa Zezilia egunaren harira, Zumaiako Musika Bandak kontzertua eskaini zuen atzokoan. Zumaiena ikastetxean eskaini zuten emanaldia, eta hainbat herritar gerturatu zen kontzertua ikusteko asmoz.

Bertan, hainbat doinu interpretatu zituzten, ikusleen gozagarrirako. Musikarien egunaren bueltan bestelako emanaldiak ere eskaini dituzte azken egunotan, hala nola Musika eta Dantza Eskolako haurren emanaldia. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide