Larunbat arratsaldean bikotekide ohiak emakume bat hil zuren tiroz Pasaian (Gipuzkoa), eta hilketa hori salatzeko plazara aterako dira gaur Zumaian. Mugimendu Feministak 19:00etan jarri du hitzordua Saregile plazan.
Ertzaintzak 53 urteko gizon bat atxilotu zuen hilketa berak gauzatu zuelakoan. Gizonak emakumeari tiro egin eta ihes egin zuen auto batean, baina Villabonako (Gipuzkoa) Udaltzaingoaren bulegoan aurkeztu zen gero, bikotekide ohia hil zuela aitortzeko; han atxilotu zuten. Ertzaintza gertaturikoa ikertzen ari da.
Udalak ere bat egin du
Udalak hildako emakumearen familiari babesa adierazi eta hilketa matxista salatzeko adierazpena kaleratu du. Bide batez, adierazi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon, eta inplikazioa eskatu die herritarrei: "Herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea".
Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat egin du, eta protestara deitu ditu herritarrak.