Arritokieta kaleko lurrazpiko azpiegiturak berritzen ari dira, eta lan horiek behar bezala egiteko, ibilgailuentzat itxita egongo da kale hori abenduaren 20ra arte. Egunero itxiko dute, 08:00etatik 18:30ak artean. Arritokieta 18tik San Jose 37ra bitarteko behin-behineko desbideraketa erabili beharko dute, beraz, ibilgailuek. Oinezkoek, berriz, ez dute bertatik igarotzeko inolako eragozpenik izango.