Solasaldi berezia izango da gaur, Euskararen Egunez: Amagoia Mujika kazetariak Jon Maia elkarrizketatuko du zuzenean, 40 urte oholtzan izeneko saioan. Izan ere, lau hamarkada dira Maia oholtza gainera igo zenetik, eta urteurren hori aitzakia hartuta, haren ibilbideaz arituko dira solasaldian.
Aita Mariko zine aretoan izango da hizketaldia, 19:30etik aurrera.