Pasaiako hilketa matxista gaitzetsi dute dozenaka herritarrek

Maria Maya Manterola

Argazkia: Intza Trula.

Larunbat arratsaldean bikotekide ohiak emakume bat hil zuren tiroz Pasaian. Hilketa gaitzesteko elkarretaratzea izan zen atzo; dozenaka herritarrek egin zuen bat Saregile plazan. 

Larunbat arratsaldean bikotekide ohiak emakume bat hil zuren tiroz Pasaian (Gipuzkoa), eta hilketa hori salatzeko plazara atera ziren atzo iluntzean Zumaian. Dozenaka herritarrek egin zuen bat Saregile plazan, Matxismoak hiltzen gaitu. Aski da! zihoen pankartaren atzealdean.

Ertzaintzak 53 urteko gizon bat atxilotu zuen hilketa berak gauzatu zuelakoan. Gizonak emakumeari tiro egin eta ihes egin zuen auto batean, baina Villabonako (Gipuzkoa) Udaltzaingoaren bulegoan aurkeztu zen gero, bikotekide ohia hil zuela aitortzeko; han atxilotu zuten. Ertzaintza gertaturikoa ikertzen ari da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide