Eduki babestua

Zumaian eta Getarian Euskaraldia dinamizatzeko pertsona bila dabil Euskaltzaleen Topagunea

Erredakzioa 2024ko abe. 3a, 12:00

Curriculumak jasotzeko azken eguna abenduaren 8a izango da, eta, besteak beste, euskara maila egokia izatea eta Zumaia, Getaria eta eskualdea ezagutzea kontuan hartuko dituzte.

Euskaltzaleen Topagunea Zumaian eta Getarian Euskaraldia dinamizatzeko pertsona baten bila dabil. Euskara maila egokia izatea (idatziz zein ahoz), Zumaia, Getaria eta eskualdea ezagutzea, euskaltzalea izatea, eta komunikazio alorreko ezagutza izatea baloratuko dituzte. Gainera, jendaurrean eta jendearekin harremanetarako gaitasuna izatea ere kontuan hartuko da. Horrez gain, lanerako autonomia maila altua eta ordutegi malgutasuna izatea eskatzen zaizkie hautagaiei.

Trukean, urtarrilaren 7tik ekainaren 6ra egunean 4 ordutako jarduna izango du hautatuak, eta bere ardura izango dira Euskaraldia ekimenaren baitako eragiletza lanak.

Interesa dutenek abenduaren 8a baino lehen bidali beharko dute curriculuma, eta horiek, Lansarean atariaren bidez ez ezik, jon@topagunea.eus posta elektronikora ere bidali daitezke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide