Martuteneko presoentzako produktuen bilketa egingo du Zumaiako Caritasek Gabon garaian

Maria Maya Manterola

Martuteneko espetxea, artxiboko irudian.

Urtero legez, arropa eta zenbait produktu bilduko dituzte Gabonak heldu aurretik, Martuteneko espetxera bidaltzeko. Zumaiako Caritasen lokalean bilduko dituzte produktu horiek.

Zumaiako Caritasek Martutenen preso dauden pertsonei bidaltzeko bilketa egingo du Gabonen bueltan. Honako gaiak jasoko dituzte: barruko arropa eta galtzerdiak, txandalen galtzak, kamisetak eta jertseak; bainuko txankletak (39-45 tailetakoak); kirol oinetakoak (39-45 tailetakoak); turroi biguna; metxeroak; zigiluak (A motakoak), gutun azalak eta boligrafoak; eta azazkalak mozteko gailuak.

Bilketa abenduaren 3, 7, 10 eta 14an egingo dute, 19:00etatik aurrera, Caritasek Zumaian duen lokalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide