Zenbait jarduera egiten dira Musika eta Dantza Eskolan, eta horien artean da antzerkia. Haurrek eta helduek dute gaur egun Ubillosen antzerkian trebatzeko aukera.
Haurrek espazioa eta jarduera bertatik bertara ezagutu dezaten, ate irekiak izango dira bihar, osteguna. 7 eta 11 urte bitarteko haurrak gonbidatu dituzte saiora, 17:30etik 19:00etara.
Halaber, gogorarazi dute helduen antzerki taldean plaza libreak daudela, eta izena eman daitekeela oraindik ere. Asteazkenetan 19:30etik 21:00ak artean izaten dira saio horiek.