Jostailuen eta jolasen inguruko aholkularitza jaso dute familiek Ludotekan

Maria Maya Manterola 2024ko abe. 4a, 17:00

Asteburuan zehar 100 pertsonatik gora igaro dira Ludotekatik. Gabonen atarian, jostailu eta jolasak bertatik bertara ezagutu eta aholkularitza eskaintzeko zerbitzua eman diete familiei.

Haurrak eta familiak elkarrekin jolasean aritzeko hitzordua izan da Ludotekan igaro berri den asteburuan. 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako jostailuak izan dira ikusgai, eta hezitzaileek askotariko jostailu eta jolasen inguruko aholkularitza eskaini diete familiei. Horrela, haurrek zein helduek jostailuak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

Familientzako hurrengo saioa abenduaren 15ean izango da. Gabonetako apaingarriak egiteko aukera izango dute. Tailer horretan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez, abenduaren 9tik 13ra artean, Ludotekan bertan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide