Abenduaren 13an Almazenean antzezlana taularatuko du Txalo produkzioakek Zumaian. Gaur goizean goiz jarri dira sarrerak salgai, eta Kultura Sailak jakinarazi du dagoeneko ahitu direla guztiak.
Parez pare jartzen ditu erretiroa hartzear den arduraduna eta lanpostuan ordezkatuko duena. Bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz ezer gertatzen ez den almazen huts batean. Bi langileen arteko harremana estutzen joango da, eta amankomunean daukaten zera horrek lotuko ditu betirako: galtzaileen kontzientziak. Esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du obrak.