Butan bezalako herrialde bateko zinemagintzaz gozatzeko aukera gutxi izaten da gure artean. Gaur hutsune hori betetzeko aukera izango da. Izan ere, Ostarrena zine klub taldeak Pawo Choyning Dorji zinemagileak idatzi eta zuzendutako El monje y el rifle filma emango du gaur zine forum saioan. Emanaldia 19:00etan hasiko da Aita Mari aretoan. Sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai, 5 euroan.
Sinopsia
2006. urtea. Butango erresuma demokraziarantz doa. Hauteskundeak egiteko, gobernuak bozketa-simulazioak antolatu ditu, herritarrak ezagutzen ez duten zerbaitetarako prestatzeko. Bitartean, Ura hirian lama zahar batek monje bati aginduko dio arma bat lor diezaiola laster izango den erregimen-aldaketari aurre egiteko. Lortzen duen errifle baliotsua arma bildumagile estatubatuar batek bilatzen duen pieza bat da.