Beheko plazak txokolatea txurroekin banatuko die bazkideei ostiralean

Maria Maya Manterola

Santa Luzia egun bateko artxiboko irudian, Beheko plazako bazkideak txokolatea txurroekin dastatzen.

Santa Luzia eguna da abenduaren 13a, eta ohikoa den bezala, Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak txokolate beroa txurroekin emango die bere bazkideei.

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko bazkideek hitzordua jarri dute ostiralerako. Santa Luzia eguna da abenduaren 13a, eta ohiturari jarraituta, txokolatea txurroekin emango diete elkarteko bazkideei. 18:00etan izango da, Hogarreko tabernan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide