Etxebizitza eskubidea bermatu. Negozioari ez lelopean etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioa egingo dute abenduaren 14an Bilbon (Bizkaia), Euskal Herriko etxebizitza sindikatu nagusiek deituta. Manifestazioa 13:00etan abiatuko da Bilboko Plaza Eliptikotik.
Mobilizazio honetara joan nahi dutenen joan-etorria errazteko, autobusa antolatu du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak. Busa goizeko 11:00etan abiatuko da Zarauztik, Sanz Enea pareko geralekutik, eta Zumaian geldialdia egingo du 11:15ean, Patxita Etxezarreta kaleko (Kantauri plaza parean) geralekuan, bertako lagunak hartzeko. Handik zuzenean Bilbora joango dira. Bueltako busa 15:30ean aterako da Bilbotik.
Interesdunek 633 34 94 18 telefono zenbakira dei dezakete ticketak eskuratzeko. Prezioa 10 euro izango da; 5 euro prezio murriztuaren kasuan.