Haendelen 'El Mesias' kontzerturako autobusa jarri du Kursaalek eskualdeko herrietan

Juan Luis Romatet 2024ko abe. 7a, 12:00

The English Concert Orchestra & Choir taldea.

Abenduaren 18an izango da emanaldia Donostian, 19:30ean, eta eskualdeko herrietako zaletuen joan-etorria errazteko autobusa jarriko du Kursaalek.

Haendelen El Mesias lan ezaguna entzuteko aukera izango da abenduaren 18an, asteazkena, 19:30ean, Donostiako Kursaal jauregian. The English Concert Orchestra & Choir orkestra eta abesbatzak eskainiko du emanaldia. 

Oratorio barrokoaren paradigma, Haendelen bizi- eta konposizio-ibilbidea laburbiltzen du El Mesías delakoak. Nagusiki lan erlijiosoa denak, Jesusen jaiotza, pasioa, heriotza eta berpiztea kontatzen ditu. Kontakizun biblikoaren sakontasuna erdiesten du, barrokoa eta garai klasikoaren adierazgarritasun hunkigarria uztartzen dituen musika estiloaren bitartez.

Kursaalek eta kostako lau herriotako udalek Kursaal Eskura egitasmoaren barruan antolatutako doako autobus zerbitzua erabili nahi dutenek, kontzerturako sarrerak eskuratu behar dituzte aurrena kursaal.eus webgunean, eta ondoren erreserbatu ahal izango dute autobuserako lekua, udaletako Kultura sailetan:

  • Zumaia, 943-86 10 56, edo alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita.
  • Getaria, 943-14 09 57, edo info@getariaturismo.eus helbidera idatzita.
  • Zarautz, 943-00 51 20, edo kultura@zarautz.eus helbidera idatzita.
  • Orio, 943-83 55 65, edo orioturismo@gmail.com helbidera idatzita.

Abenduaren 13anean itxiko da autobusean tokia hartzeko epea. Abenduaren 18an, 19:30ean hasiko da Kursaaleko kontzertua, eta ordu eta toki hauetan hartu beharko da hara joateko autobusa:

  • Zumaian, 18:10ean, Txomin Agirre kaiko autobus geralekuan.
  • Getarian, 18:20an, N-634 errepideko geralekuan.
  • Zarautzen, 18:30ean, Sanz Eneako autobus geralekuan.
  • Orion, 18:40an, N-634 errepideko autobus geralekuan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide