'Verano en diciembre' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko abe. 6a, 09:00

Carolina Africak zuzendutako lana, Carmen Machi, Barbara Lennie eta Victoria Luengo ditu aktore lanetan. Gaurtik astelehenera bitartean emango dute filma Aita Marin. 

Verano en diciembre izeneko filma emango dute datorren asteburuan Aita Mari aretoan. Carolina Africak idatzi eta zuzendutako lana, Carmen Machi, Barbara Lennie eta Victoria Luengo ditu aktore lanetan. Gaurtik astelehenera bitartean emango dute drama eta komedia artean mugitzen den filma, 19:30ean. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Sinopsia

Teresaren etxea (Machi) bere alabak (Lennie, Luengo, Escolar eta Grimaldos) eta zahartzaroko dementzia duen amaginarreba bilduko diren puntu neuralgikoa bihurtuko da. Alabek bat egingo dute amarekin eta amonarekin, aitaren heriotzaren urteurrena ospatzeko etxean egingo duten bilera batean. Ahizpek dituzten pertsonalitateek –zaintzailea, errebeldea, zoroa, abenturazalea eta aldi berean absente dagoena– hainbat gatazka sorraraziko dituzte, eta, ondorioz, protagonistek elkarren aurka talka egingo dute eta, aldi berean, beren frustrazio, beldur eta irrikak askatuko dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide