Abenduaren 31ra artean eskatu ahal izango dira udal tasa eta zergen gaineko hobariak. Ondorengo kontribuzioetan eskatu ahal izango da: familia ugariekin lotutako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga, udal zerbitzuen tasak, Bizigune programari lotutakoak edota energia aprobetxamendu sistemarena. Dena den, dokumentu honetan kontsulta daitezke hobari guztiak.
Udalak jakinarazi du Herritarren Arreta Zerbitzura jo daitekeela zalantzak argitzeko, udaletxera bertaratuta 08:00etatik 14:00etara bitartean edo 943-86 50 25 telefono zenbakira deituta.