Ohiko batzar nagusia egingo dute Telmo Deun arraun elkarteak abenduaren 18an. Bilera Aitzuri pilotalekuan egingo du, 19:00etan lehen deialdian eta 19:30ean bigarrengoan.
Batzarrean honako gaiak aztertuko dituzte: klubaren egungo egoera, aurrekontuen onarpena, traineru berriaren izena, klubaren 50. urteurrena, eta, amaitzeko, galderak eta iradokizunak.
Aurtengo denboraldi amaieran izandako zuzendaritza aldaketaren ondoren klubak egingo duen lehen batzar nagusia izango da abendukoa. Hala, gutun bidez bazkideei helarazi diotenez, mahaia honako lagunek osatuko dute: Iñaki Aristi Eguirao lehendakariak, Xabier Altzibar Arrizabalaga lehendakariordeak, Jon Martin Agirre idazkariak, Iñaki Etxeberria Zubizarreta diruzainak, eta Helena Merino Mateu, Jule Egiguren Epelde eta Eñaut Larrañaga Rezola bokalek.