Urriaren amaieran Valentzian (Herrialde Katalanak) izan ziren uholdeetan kaltetutakoen aldeko ekintza solidarioa egingo dute datorren igandean, abenduaren 15ean, Zumaian. Zumba saioa egiteko borondatea erakutsi du herritar talde batek egun horretan. Goiz partean izango da, Zumaiako Herri Eskolak Sagarbiden duen aterpean.
11:00etatik 11:30era Dance kids saioa izango da The Wale Studioren bidez, eta 11:30etik aurrera zumba ekitaldia Esti Garcia eta Nerea Blascorekin.
Saio honetan parte hartzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako aukera desberdinak daudela iragarri dute. A3 dendan edo Monika ile apaindegian eman dezakete izena, edo Esti Garciarekin, The Wale Studioko Alazne Martinezekin edo Nerea Blascori eskatuta. Hala ere, egunean bertan Sagarbiden apuntatzeko aukera izango dela ere azaldu dute. Prezioa 8 euro izango da pertsonako; 3 euro 10 urtetik beherakoen kasuan.
Egun horretarako rifa berezia ere martxan jarriko dute, eta sarrerekin eta rifaren bidez lortutako dirua Gurutze Gorriak Valentzian abian duen proiektura bideratuko dute.