1. Cock Sparrer: We're coming back
Ingalaterrako Punk rock - Oi! talde mitiko honen edozein kanta aukeratu nezake. 15 urte pasatxo izango dira lehen aldiz entzun nituenetik, eta hala ere, ez naiz aspertzen.
2. Bull Brigade & Egreen: Il Fuoco Reloaded
Torinoko (Italia) talde honen kantu bat aukeratzea ere oso zaila egiten zait. Baina Egreenekin eginiko bertsio hau kuttuna dut.
3. EH Sukarra: Aspaldiko loreak
Ez da mendi irteerarik kantu hau entzun gabe. Furgonetan egindako kilometro luzeetan falta ezin den kantua da, ozen kantatzeko horietakoa.
4. Rammstein: Ich Will
Aurkezpenik behar ez duen taldea da Rammstein. Etxeko laurok entzuten dugu aspalditik, eta zuzenekoa ere familia giroan ikusi genuen duela urte dezente. Abesti bat aukeratzekotan, seguru nago bakoitzak ezberdin bat aukeratuko genukeela. Hau nirea.
5. Il Volo: Il Mondo
Lasterketa baten aurretik kantu ezberdinak entzuten ditut motibatzeko. Nahasketa arraroa izaten da: Eminem, Lady Gaga, Unidad Alavesa, edo honako hau, esaterako.