Jorge Murgiondo argazkilariak irabazi du Distira elkartearen azaroko lehiaketa soziala. Kale argazkia izan dute Zumaiako argazki elkarteko kideek azaroko gaia, eta epaimahaiaren ustez Murgiondorena izan da aurkeztutako lanen artean onena. Bigarren eta hirugarren sariak, berriz, Eduardo Merinok irabazi ditu.
Guztira, elkarteko hamalau bazkidek hartu dute parte azaroko lehiaketan, 28 irudirekin. Hemen ikus daitezke lehiaketara aurkeztutako lanak.