Ainhoa Urteaga, Gaztearen Maketa lehiaketako aurre finalisten artean

Juan Luis Romatet 2024ko abe. 10a, 16:30

Ainhoa Urteaga.

Eskualdeko lau proposamen hautatu dituzte Gaztearen maketa lehiaketako hogei aurre finalisten artean. Horien artean da Ainhoa Urteaga kantautore zumaiarra. Etzira arte egongo da botoak emateko aukera.

Gaztea irratiak iragarri ditu aurtengo Maketa lehiaketako hogei aurre finalistak. Horien artean da Ainhoa Urteaga musikari eta abeslari zumaiarra. 

Kantautoretzat jotzen du Urteagak bere burua. Txikitatik maite izan du musika, eta ordutik pianoa jo izan badu ere, azken urteotan aurrerapauso bat eman du eta jendaurrean abesten hasi da. 

Urola Kosta eskualdeko beste hiru proposamen ere hautatu ditu epaimahaiak aurre finalista izateko: Azkoitiako Eraldatzen eta UR taldeak, eta Getariako Skaregekasko.

Botoak ostegunera arte

Behin hautagaiak ezagutzera emanda, zabaldu dute dagoeneko botoa eman eta finalistak aukeratzeko epea. Egunean behin bozkatu ahal izango dute interesdunek. Botoa eman ahal izateko beharrezkoa izango da Gaztean erregistratuta egotea. Hemen dago abestiak entzuteko edota botoak emateko aukera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide