Bakarlari moduan, bere betiko Mugalaris talderik gabe etorriko da Ordorika Zumaiara abenduaren 20an. Egun horretan, 20:00etan hasita, kontzertua eskainiko du Aita Mari aretoan.
Kontzerturako sarrerak abenduaren 11tik aurrera izango dira salgai, bai Turismo Bulegoan, baita Internet bidez sarrerakzumaia.eus webgunean. Prezioa 8,30 euro izango da.