Preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko egitaraua osatu du Zumaiako Sarek

Juan Luis Romatet

Iaz egindako manifestazioaren irudia. (Utzitakoa)

Mus eta pala txapelketak, manifestazioa eta mendi buelta antolatu ditu, besteak beste, Gabon garairako. 

Urteroko legez, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen aldeko egitaraua prestatu du Zumaiako Sarek Gabon garairako. Egun horietarako antolatutako ekitaldiez gain, Bilbon (Bizkaia) egingo duten manifestaziorako izen ematea ere zabaldu dute.

Abenduaren 20an, mus txapelketa egingo dute, 22:00etatik aurrera, Inpernupe elkartean. Izenak Inpernupe bertan jasoko dituzte ordu erdi lehenago, 21:30ean. 

Abenduan baita ere, baina hilaren 24an, mendi buelta egingo dute. Taldea goizeko 8:00etan aterako da Saregile plazatik. Abenduaren 27an, berriz, hileko azken ostirala izanik, elkarretaratzea egingo dute Saregile plazan, 20:00etan. Urteari amaiera emateko, hilaren 31n, manifestazioa egingo dute 19:00etatik aurrera, Beheko plazatik abiatuta.

Pala txapelketa eta manifestazioa urtarrilean

Urtarrilean, hilaren 4an, goizeko 9:00etan hasita, binakako pala txapelketa azkarra jokatuko dute Odieta pilotalekuan. Interesdunek hemen eman beharko dute izena.

Urtarrilaren 11n Bilbon egingo duten manifestazio nazionalerako izena emateko aukera ere zabaldu du Zumaiako Sarek. Inpernupen edo Kantauri tabernan eman daiteke izena, baina honako formularioa beteta ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide