Haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da gaur arratsaldez Haur Liburutegian

Juan Luis Romatet

Zumaiako Haur Liburutegian egindako ipuin kontaketa saioa.

Pantxo zezena ipuin bildumarekin etorriko da Pello Añorga gaur Zumaiara.

Herritarren irakurzaletasuna sustatu nahian antolatutako ekitaldien artean, gaur arratsaldez 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da Alondegiko Haur Liburutegian. Pello Añorga izango da gaur Zumaian, eta Pantxo zezena izeneko ipuin bilduma kontatuko die bertaratuko diren haurrei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide