Mantentze soinketako saioetarako izen ematea zabalduko du bihar Beheko Plazak

Juan Luis Romatet

Helduak gimnasia egiten.

2025eko lehen seihilabetekoan egingo dituzten mantentze soinketa saioetarako zabalduko dute izen ematea.

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak haren bazkideei zuzendutako mantentze soinketa saioak antolatu ditu azken urteotan. Oraingo honetan, datorren urteko lehen seihilabetekorako izen ematea zabalduko dute. 

Izenak bihartik aurrera eman ahal izango dira elkarteak Hogarrean duen bulegoan, 11:00etatik 12:00etara bitartean. Pertsonako 84 euro ordaindu beharko dituzte saio hauetako parte hartzaileek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide