'Moio' liburua aurkeztuko du gaur Kattalin Minerrek Emakumeon Etxean

Maria Maya Manterola

Miner, 'Moio' liburua eskuetan duela. (Hala Bedi)

Duela hemezortzi urte bere buruaz beste egin zuen Aimar Elosegi Ansak, trans gazte hernaniarrak. Lagun mina zuen Minerrek, eta bere historia jaso zuen liburuan, heriotza hark sorturiko galderei tiraka. 

Kattalin Minerrek Moio: gordetzea ezinezkoa zen liburua aurkeztuko du gaur, osteguna, Emakumeon Etxean. 2019an argitaratutako liburua da, eta Aimar Elosegi Ansa trans gazte hernaniarraren historia kontatzen du idazleak. Memoria ariketa bat da, trans errealitateen eta suizidioaren inguruan gogoetatzeko tresna izan nahi duena. 

Aurkezpena 18:30ean izango da, euskaraz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide