Agortu dira Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak

Maria Maya Manterola

Abenduaren 20an eskainiko du kontzertua oñatiarrak, Aita Marin. Atzo jarri ziren sarrerak salgai, eta agortu dira dagoeneko.

Bakarlari moduan, bere betiko Mugalaris talderik gabe etorriko da Ordorika Zumaiara abenduaren 20an. Egun horretan, 20:00etan hasita, kontzertua eskainiko du Aita Mari aretoan. Sarrerak salgai atzo jarri ziren Turismo Bulegoan eta online, eta dagoeneko agortu direla jakinarazi du Kultura Sailak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide