Kostan elkarteak antolatuta, ekitaldi berezia izan da gaur goizez Aita Mari aretoan. Agertokira igo da Lucia Lacarra dantzari zumaiarra, eta bere ibilbide luze eta arrakastatsuaren errepasoa egin du, Kostaneko kideak egindako galderei erantzunez. Horrekin batera, bere ibilbideko pasarteak jasotzen dituzten bideoak ere erakutsi dituzte.