Jada eskuragarri dago udalak atera duen ekosistemei buruzko egutegia

Juan Luis Romatet

Urteroko legez, herriko gai baten inguruko egutegia prestatu du Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Udaletxeko harreran eskuratu daiteke. 

Herriko ekosistemen inguruko egutegia plazaratu du aurten Zumaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Bertan, ekosistema desberdinei buruzko informazioa eskuratu daiteke QR kodeen bidez. Marrazkiak, ohi bezala, Ander Hormazurik egin ditu; testuak, berriz, Gonzalo Torrek prestatu ditu. 

Euskararen Egunaren inguruan banatu zuten egutegia herriko ikastetxeetan, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikasleen artean, eta hemendik aurrera udaletxeko harreran ere eskuratu ahal izango da. Udalaren webgunean ere ikusgai dago, hemen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide