Asteburu honetan ere gozatu ahal izango da zinemaz Zumaian. Aita Mari aretoan bi film botako dituzte: Gladiator II eta Guardianes en la opera.
Lehena larunbatean, igandean eta astelehenean botako dute, 19:30ean. Marco Aurelioren heriotzaren osteko Erroman kokatzen da, hiria Geta eta Caracalla enperadore bikien esku dagoela.
Haurrei zuzendurikoa, Guardianes en la opera, igandean ikusi ahal izango da, 17:00etan. Kontakizuna New Yorkeko Opera Metropolitarrean kokatzen da, eta kaleko txakurren talde bateko buruak obra mitiko bat salbatuko du bertan.