Askotariko gaiak landu dituzte argazkizaleek Distiraren erakusketa kolektiborako

Maria Maya Manterola

Urte amaierara arte ikusi ahal izango da bilduma, egunero. Elkarteko hamasei bazkideren argazkiek osatzen dute erakusketa.

Urtero legez, Zumaiako Distira argazkizaleen elkarteak erakusketa kolektiboa zabaldu du Alondegiko Oxford aretoan. Atzo izan zen irekiera, eta hilaren 31ra arte zabalduko dute egunero aretoa, 18:00etatik 20:00etara. 

Elkarteko hamasei bazkidek parte hartu dute aurtengo bilduma osatzeko, eta argazki bat aurkeztu du bakoitzak. Distiraren lehiaketetan ez bezala, ez dute gai zehatzik izan erretratuak egiteko. Askotariko argazkiak ikus daitezke, baina aurreko urteetan baino paisaia gutxiago. Estudioko argazkiak dira nagusi. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide