Omenaldia eskaini diete Zumaiako odol emaileei

Juan Luis Romatet

Omendutako lagunak atzoko ekitaldian. (Sara Utrera)

Urte hauetan guztietan emate kopuru jakin batzuk egindako emakume eta gizonak omendu zituzten atzo arratsaldez Beheko plazako Gizarte zentroan egindako ekitaldian.

Odola ematen duten lagunek opari preziatu bat egiten diete gizarteari, eta atzo jaso zuten omenaldia herriko pertsona horietako batzuk. Urte hauetan guztietan odol emate kopuru jakin bat zuk egin dituzten emakumeak eta gizonak omendu zituzten atzo arratsaldez Beheko plazako Gizarte zentroan egindako ekitaldian. 

Guztira, hamabost laguni eman behar zizkioten Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen intsigniak eta diplomak. Hamar pertsonek zilarrezko domina jasoko zuten (25 odol emateagatik) eta beste bostek urrezkoa (40 ateraketagatik emakumeen kasuan eta 50engatik gizonezkoenean). Azkenean, 11 izan ziren ekitaldira bertaratzek aukera izan zuten lagunak. Denek ere esker oneko hitzak jaso zituzten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide