Ziskeko bazkide bihurtzeko aukera zabaldu du Zumaiako surf elkarteak

Juan Luis Romatet 2024ko abe. 14a, 10:37

Abenduaren 29ra bitartean egongo da Zumaiako surf elkarteko bazkide bihurtzeko aukera.

Ziske Zumaiako surf elkarteak bertako bazkide bihurtzeko aukera zabaldu du. Horrek, abantaila batzuk ekarriko dizkiete herrian surfean aritzen diren lagunei.

Hala, Ziskeko bazkide bihurtuta, surflariak EHSFra federatu ahal izango dira klubaren bitartez, eta behin federatuta, asegurua izango dute, baita lehiaketetan parte hartzeko aukera ere.

Klubak Larretxon duen lokala erabili ahal izango dute surf edo bodyboardeko taulak gordetzeko, aldatzeko eta dutxatzeko. Elkarteko batzordeak aukeran harritako materiaa ere erabili ahal izango dute bazkideek. Horrez gain, bileratan eta antolatutako ekintzetan parte hartzeko aukera ere zabalduko zaie.

2025 urtera begira izena emateko epea abenduaen 29ra bitartean egongo da zabalik. Interesa dutenek ziske.itzurun@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide