Lucia Lacarraren 'Lost letters' ikuskizuna emango du gaur ETB1ek

Juan Luis Romatet 2024ko abe. 14a, 11:15

Lucia Lacarra eta Matthew Golding.

Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek Bilbon eskainitako emanaldia ikusteko aukera izango da Euskal Telebistako lehen katean, 23:20tik aurrera.

Lucia Lacarrak eta Matthew Goldingek sortu eta dantzatutako Lost letters ikuskizuna emango du gaur gauean ETB1ek. Bilbon eskainitako emanaldia grabatu zuten eta gaur 23:20tik aurrera ikusteko aukera izango da Euskal Telebistako lehen katean.

Lehen Mundu Gerrako Frank Bracey artillariak bere emazteari idatzitako gutun batean oinarritua, Lost Letters emanaldiak emakume horren patua nola aldatuko litzatekeen irudikatzen du, baldin eta bere senar maiteak idatzitako gutun hori bere eskuetara iritsi izan ez balitz. Galdutako loturen inguruan murgiltzen da lana, eta komunikazioak duen ahalmenaren inguruko gogoeta bultzatzen du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide