Gospel doinuak entzuteko aukera izango da urtarrilaren 2an Zumaian. Ostegun horretan, 19:30ean hasita, Samaria Gospel Singers taldearen emanaldia izango da Aita Mari aretoan.
Ines Goñi abeslariak, lvan Azkarate, David Lopez eta Borja Doñororen ahotsen laguntzaz, gospel errezitaldi bat proposatuko du hitzordu horretan, genero honetako abesti enblematiko askorekin.
Emanaldirako sarrerak abenduaren 18an, asteazkenean, jarriko dira salgai. Goizeko 10:00etatik aurrera izango da txartelak erosteko aukera, sarrerakzumaia.eus webgunean edo Turismo Bulegoan, 6,35 euroan (Gazte Txartelarekin 4,45 euroan).