Indamendi mendi bazkunak urteko batzar nagusia egingo du gaur arratsaldez, 18:30ean hasita, Alondegiko Moila gelan. Urtero bezala, elkarteko kontuak, xehetasunak eta etorkizunari buruz hitz egiteko bilkurara deitzen zaie bazkideei. Besteak beste, honako gaiak aztertuko dituzte:
- 2024 (Irteerak, ekitaldi ekonomikoa eta automatizazioa)
- 2025 (Helburuak, egutegia eta autobusaren prezioa)
- Galderak eta eskaerak.
Zumaiarren mendizaletasuna sustatzen jarraitu nahian, haien beharrak ezagutu eta asetzen jarraitu nahi dutela azaldu dute, "baina bide horretan hobetzen joateko ezinbesteskoa da zuen ekarpenak jasotzea. Horregatik, asteleheneko batzarrean parte hartzeko eskatu nahi dizugu".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!