Hasi dira Jaiotza hartuko duen etxola jartzen plazan

Juan Luis Romatet

Jaiotza hartuko duen etxola, Beheko plazan. (Maria Maya Manterola)

Gabon garaia gainean da, eta Jaiotza irudikatuko duen etxola jartzen aritu dira gaur goizeko lehen ordutik udal brigadako langileak. 

Gabon garaiko egitarauaren barruan ohikoa da Zumaian Jaiotza biziduna irudikatzea. Azken urteotan Eusebio Gurrutxaga plazan jarritako etxola batean egin izan dute Jaiotza, eta abenduaren 24an, eta urtarrilaren 4an eta 5ean zabalduko dute, Gabonetako egun garrantzitsuekin batera.

Astebete inguru geratzen da askok hain maite duten urteko sasoi hau heltzeko, eta udal brigadako. langileak gaur goizez aritu dira etxola muntatzen plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide