Gabon abestien lehiaketa antolatu du aurten ere Erkibe kultur elkarteak

Juan Luis Romatet 2024ko abe. 16a, 12:30

Erkibek antolatutako kantu lehiaketako artxiboko irudia. (Juan Luis Romatet)

Gabon egunean egingo da lehiaketa, abenduaren 24an, Eusebio Gurrutxaga plazan, Batzokiaren aurrean. Parte hartuko duten haurrek bi abesti kantatuko dituzte, eta horietako bat Kalejira Belenen izango da. 

Gabon abesti lehiaketa antolatu du beste behin ere Erkibe kultur elkarteak. Abenduaren 24an egingo da, arratsaldez, 18:00etatik aurrera, Eusebio Gurrutxaga plazan. Parte hartu nahiko duten haur zein nerabeek Batzokian eman beharko dute izena abenduaren 24ko 12:30ak baino lehen. 

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, taldeek gutxienez lau lagunez osatuta egon beharko dute, ohiko euskal jantziak eraman beharko dituzte soinean, eta jaiotza bana eraman beharko dute taldeek. 

Talde bakoitzak bi abesti kantatu beharko ditu. Bat beraiek aukeratutakoa izango da, eta bestea derrigorrezkoa, antolakuntzak aurkeratutakoa. Aurtengo derrigorrezko abestia Kalejira Belenen izango da. Talde beraiek aukeratutako abestiaren originaltasuna baloratuko dutela ere iragarri dute antolatzaileek.

'Kalejira Belenen' abestiaren partitura.

Abestien eta jantzi eta jaiotzaren sariak emango dituzte antolatzaileek. Abestien kategorian, talde irabazleak 100 euroko bono bat jasoko du, 80 eurokoa bigarrenak eta 60koa hirugarren sailkatutak. Jantzi eta jaiotzako kategorian, berriz, irabazleak 80 euroko bonoa jasoko du, 60 eurokoa bigarrenak eta 40koa hirugarrenak. Abesti mailan saririk gabe gelditzen diren taldeek 30 eurokoo ordainsaria jasoko dute eta jantzi eta jaiotza mailan saririk gabe gelditzen diren taldeek, berriz, 20 eurokoa. Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien bonoek osatuko dituzte sariak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide