Haurrek 'Zumaia ezagutzen' proiektuaren barruan egindako lanak ikusgai daude Alondegian

Juan Luis Romatet 2024ko abe. 17a, 08:00

Erakusketako lan batzuk. (Miriam Romatet)

Zumaiako ikastetxeetako LH3 mailako haur guztiek hartu dute parte Zumaia ezagutzen proiektuko argazki rallyan, eta bertako lanak ikus daitezke orain Alondegiko sarreran.

Garai bateko Zumaia gaur egungoarekin konparatzeko aukera izaten dute herriko ikastetxeetako LH3 mailako haurrek Zumaia ezagutzen programari esker. Haren barruan, argazki rallya egiten dute. Argazki zaharrak bildu, irudietan ageri diren lekuak identifikatu, eta toki horietara joan ohi dira, aldaketarik izan ote den ezagutzeko. Lekuen oraingo argazkiak ere ateratzen dituzte. 

Behin argazki berriak aterata, irudi zaharrenaren antzekotasun handiena dutena aukeratu dute boto bidez. Aukeratutako argazkiekin, egun Alondegiko sarreran jarri duten erakusketa kolektiboa sortu dute Oikia Herri Eskola, Zumaiako Herri Eskola eta Zumaiena Ikastetxeko ikasleen lanak uztartuz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide