Euskal dantzak eta trikitixa doinuak, Otezuriko adinekoen egonaldia alaitzeko

Juan Luis Romatet

Otezuri zentroko egoiliarrek Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleen bisita izan zuten atzo arratsaldez. Bertan dauden adinekoak alaitu zituzten ikasleen dantzek eta musika doinuek. 

Azken urteotan egin bezala, Gabonen atarian, Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzetako eta trikitixako ikasleek bisita egin zieten Otezuri zentroan dauden adinekoei. Zentroko kafeterira eraman zituzten egoiliarrak, eta lehenbizi dantzari txikiak aritu ziren dantzan. Ondoren, trikitilarien txanda izan zen. Denak ere saiatu diren adinekoen egonaldia zertxobait alaitzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide