'Itsas erronka feminista' dokumentala aurkeztuko dute gaur Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet

Andrak erramutan taldeko kideei Zumaian harrera egin zitzaieneko unea. (Juan Luis Romatet)

Ondarroako Andrak Erramuntan taldeak udan egin zuen arraun erronkaren berri ematen du ikus entzunezko horrek. 

Itsas erronka feminista dokumentala aurkeztu eta emango dute gaur arratsaldez Zumaiako Emakumeon Etxean. 18:30ean hasiko da saioa, eta aurkezpenaren ondoren dokumentala ikusteko aukera izango dute bertaratuko direnek. 

Andrak Erramutan talde feministak udan egin zuen arraun erronkan bizitakoa jaso dute egileek gaur Zumaian erakutsiko den ikus entzunezko horretan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide