Olentzerorentzako gutunak uzteko postontzia jarri dute Estalapean

Juan Luis Romatet

Estalapean jarri dute Olentzerorentzako gutunak jasotzeko postontzia. (Miriam Romatet)

Abenduaren 24ra arte izango dute aukera haurrek beraien eskaerak buzoi horretan uzteko.

Gabonak gainean ditugu eta haurrak (eta ez hain haurrak ere) irrikitan izango dira egun horiek noiz etorriko. Jaso nahi dituzten oparien zerrendak dagoeneko prest izango dituzte. Batzuk Olentzerori egingo dizkiote eskaerak, besteek Errege Magoei eta askok eta askok biei. 

Olentzerorentzako gutunak uzteko postontzia jarri dute egunotan Estalapean, Kofradiako aterpean. Bertan utzi ahal izango dituzte haurrek beraien eskaerak, abenduaren 24ra arte. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide