Zumaiarren doinuak

Esti Curielen doinuak

Erredakzioa 2024ko abe. 25a, 09:00

Aktorea, umorista, bakarrizketaria, mila saltsatan sartuta egoten da Esti Curiel. Musika ere maite du, eta gogoko dituen bost abesti aukeratu ditu atal honetarako. 

Musika mota ezberdinak entzuten dituela dio Curielek. "Ulertu ditzakedan hitzak dituzten kantak gustatzen zaizkit normalean abestu ahal izateko. Ingelesezkoak gehiago kostatzen zaizkit, ezin ditudalako kantatu edo ez behintzat nahi bezain ondo".

1. Olatz Salvador: Basan

Indar eta energia asko transmititzen didan abeslaria da Salvador, kanta honek bereziki.

2. Valeria Castro eta Tanxungueiras: Hoxe, mañá e sempre

Lagun baten bidez deskubritu ditut orain dala gutxi, eta Valeria Castroren kantuetara engantxatu naiz.

3. Champs: Vamala

Aspaldi batean ezagutu nuen eta lasaitasun positibo batera eramaten nauen kanta da. Bainuontzia urez bete eta argi gutxirekin, beste leku batera eramaten nau. 

4. Beirut: Elephant gun

Atzealdean izateko, edo gorputza kontzienteki mugitzeko abestia. Klaseetan edo entseguetan berotzeko asko gustatzen zaidan taldea da.

5. Rigoberta Bandini: Perra

Saltoka eta oihuka abesteko kanta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide