Salgai daude jada Tomaxen abenturak: Azken festa' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet

Tomax eta Muxi, antzezlaneko protagonistak.

Abenduaren 30ean izango da antzezlana, arratsaldez, Aita Mari aretoan. Emanaldirako sarrerak aurrez eros daitezke Turismo Bulegoan eta Internet bidez.

Tomaxen abenturak: Azken festa haurrentzako antzezlana izango da Zumaian, abenduaren 30ean. Emanaldia Aita Mari aretoan izango da, 17:00etatik aurrera.

Antzezlanerako sarrerak aurrez salgai daude dagoeneko. Turismo Bulegoan edo Internet bidez sarrerakzumaia.eus webgunean eskuratu daitezke, 4,10 euroan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide