Faxismoak bizi duen gorakadaren inguruko hitzaldia izango da ostiralean Oxford aretoan

Juan Luis Romatet

Sinbologia faxista.

Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak antolatu du hitzaldia, eta ostiralean izango da Alondegiko Oxford aretoan, 18:30ean hasita.

Faxismoa mundu mailan bizitzen ari den gorakadak kezkatuta, Urola Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak hitzaldi bat emango du etzi, ostiralez, Alondegiko Oxford aretoan. Saioa 18:30ean izango da, eta hizlariak kontseilu bereko bi kide izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide