Balenciago ontziolako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Espainiako Gobernuak Donostian duen Ordezkariordetza aurrean. Balenciaga ez itxi, langileok borrokan! eta Balenciaga ez itxi, konponbidea orain leloak zeramatzaten pankarten atzean jarri dira langileak.
Espainiako Gobernuko Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak zer ikusi handia izan dezake lan gatazka honen konponbidean. Izan ere, Balenciagaren hartzekodun nagusia den Cofides funtsaren parte da Espainiako Gobernua, eta hark izan dezake giltza hartzekodunaren postura aldaketan.