Txistor pintxoa emango die Beheko Plazak bere bazkideei San Tomas egunaren atarian

Juan Luis Romatet

Beheko Plazako bazkideak txistor pintxoak jaten, iaz. (Juan Luis Romatet)

San Tomas eguna da etzi, eta ohi den bezala, txistor pintxoa emango die Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak bere bazkideei.

San Tomas eguna aurten larunbatean egokitu da, eta Beheko Plaza jubulatuen eta pentsiodunen elkarteak egun bat lehenago emango die txistor pintxoa bere bazkideei. Bihar egingo du, 18:00etatik aurrera, Hogarreko tabernan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide